2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna
Agurtzeko erak
Agurtzeko era asko daude baina niretzako bitxienetako bat Botswanakoa da. Botswana Afrikako kontinentean dago.
Agurtzeko era hau ritual moduko bat da: lehenengo, zure eskuineko besoa zuzen jarrita, zure eskuineko eskua beste pertsonaren ezkerraren sorbaldaren gainean jarri, eta, amaitzeko, eskua eman behar da eta horretarako eskuaren atzamar lodia altzatzen da eta, gero, bi pertsonen eskuaren esku-azpia elkartzen dira eta amaituta egongo zen agurra.
Nire ustez oso bitxia da oso luzea eta arraroa delako eta ez dudalako horrelako agurtzeko erarik arraroena ikusi.
Nik uste dut bai aldatuko dela agurtzeko era hau egiteko bi pertsona oso hurbil eta ukituta egon behar direlako. Ez da aldatuko bakarrik Botswanako agurtzeko era hau, munduko hainbat agurtzeko erak ere aldatuko dira . Nik uzte dut hemen Euskal Herrian hemendik aurrera beste modu batean egingo dela, baina uste dut ez dela aldatuko Japoniarko agurtzeko era beraiek ez direlako hurbiltzen ezta ukitzen beste pertsona.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina