2019(e)ko ekainaren 6(a), osteguna

EMAKUMEAREN EGUNA

EMAKUMEAREN EGUNA
Nire ama aukeratu dut oso garrantzitsua delako eta nire bizitzako egunerokoan dagoelako.

Nire ama Marta Zamakona Gonzalez du izena eta Usansolon jaio zen 1.972. urtean. Bere gurasoak Marisa eta Alberto dira. Marisak kirol denda batean egiten zuen lan eta Albertok Formika lantegiaren bulegoan. Hiru neba-arreba dira eta beraien artean bigarrena da.

Txikitan, Usansolon bizi zen eta Galdakaoko eskolara joan zen, Eguzkibegira hain zuzen. Nire ama oso ikasle ona zen, langilea, arduratsua eta apur bat berbatia.
Gimnasia erritmikoa, puzzleak, marraztea, goman jolastea, tabatan jolastea eta musika jotzea gustatzen zitzaion egitea txikitan. Bere lagunekin goman ibili, soka-saltoa,  dantzak, inka, patinatu...egiten zituen.

Gaztaroan, insitutuan jarraitu zuen ikasten. Ondoren, gizarte lana ikasi zuen Donostian. Garai hartan, jaietan  dantza egin, mendira joan,asteburu pasa joan eta parrandan joan egiten zuen lagunekin.

Etxetik kanpo, Bilbon egiten du lan. Nire aita 4 urterekin ezagutu zuen eskolan. Nire amak bi seme-alaba ditu.Bere aisialdian mendira joan, musika entzun, bidaiatu eta bere familiarekin egotea gustatzen zaizkio.Nire amari munduan zehar bidaiatzea eta munduari bira ematea gustatuko litzaioke.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina