LIBURU BATEN AURKEZPENA
Egun on guztioi.
Irene nauzue , 5.A mailako ikaslea, eta irakurri dudan liburuaren aurkezpena eskainiko dizuet.
Nire liburuak Fantasiaren Erreinuan du izenburua eta Elisabetta Damik idatzia da.
Milanen jaio zen, 1958 garren urtean. Tea Stiltoneko bilduma guztia ere idatzi du baita Geronimo Stiltonena ere.
Liburu honen ilustrazioak Larry Keysek egin ditu.
Destino argitaletxeak publikatu du eta Geronimo Stiltoneko bildumakoa da 6 eta 12 urteko irakurleentzako gomendatuta dago.
Istorio honen pertsonai nagusia Geronimo Stilton deitzen da. Gizon hau ez da oso abenturazalea baina hainbat eta hainbat abenturetan hartu du parte.
Badaude bigarren mailako pertsonaiak ere, adibidez Izkriban Izkribus. Sapo honi idaztea gustatzen zaio Geronimo Stiltoneri bezala.
Liburu honek kontatzen duen istorioan Geronimo Stilton fantasiako erreinura doa Floridiana salbatzera (Floridiana fantasiako erreinuko erregina da) baina Petralia (Petralia sorginen erregina da) arrosa pozoitsu bat ematen dio eta betirako lokartu egiten du.
Lortuko du Geronimok erregina salbatzea? Batek daki…
Nire iritziz, liburua oso polita abenturazkoa delako eta abenturazko liburuak irakurtzea gustatzen zaionari irakurtzea gomendatuko nioke.
Hau izan da dena. Espero dut zuen gustukoa izatea eta eskerrik asko zuen arretagatik
Agur eta hurrengo arte!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina