2018(e)ko abenduaren 10(a), astelehena

HALLOWEEN

         HALLOWEEN
Egunon 5.A mailako ikasleak gara eta Halloween buruzko azalpen 
testu bat idazten ari gara. Guztion ustez Estatu Batzuetatik dator baina hori ez 
da egia. Halloween nondik datorren jakin nahi baduzue hasi irakurtzen
Zelten jatorria: 
Zeltek duela 3.000 urte inguru Samhai izeneko festa bat ospatzen zuten. 
Festa hau Eskozian, Irlandan eta Mann irlan ospatzen zen.
 Festaren izenaren esanahiak udaren amaiera esan nahi du 
eta urriaren 31n eta azaroaren 1ean ospatzen zen. 
Egun horietan hilak eta maitagarriak gure mundura  etortzen ziren, 
baina beti bezala, batzuk ez ziren onak eta haiek uxatzeko 
erritualak eta suteak egiten zituzten.

Kristauen jatorria:
609-garren eta 910-garren urtean kristauak jai hori ospatzen hasi ziren 
baina honetan, berriz, Santu Guztien Eguna eta Arima Guztien Eguna 
izena izan zuen. Maiatzaren 13an ospatzen zen
Santu guztiak ohoratzeko eta oraindik zerura ailegatu ziren arimengatik 
otoitz egiteko.

Ameriketako jatorria: 
XIX garren mendean ospatzen hasi zen eta  eskoziarrek eta irlandarrek 
eraman zuten ohitura hori.

Euskal Herriko jatorria:
Euskal Herrian gure aitite eta amonen garaitik ospatzen da Halloween. 
Lehen kalabazak  hustu egiten ziren begien, sudurraren eta ahoaren forma 
eman eta gero kandela sartzen zen.

Halloween gauean ondo pasatu nahi baduzu etorri eta disfrutatu. 
Baina ez jan gozoki asko bestela gaixotuko zara eta. Ja, ja, ja

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina